XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amari ez zitzaion batere gustatu semearen azalpena, baina zer egingo zuen bere semea tonto hutsa bazen.

Osteguna heldu zen eta Juan lehenengo txakurra irten zitzaion baserrira joan zen.

Txakurra berehala zaunkaka hasi zitzaion.

- Zer da hau baina?- esan zion tontoak.

- Zor didazuna ordaindu partez, zaunka egiten didazu? Ikusiko duzu orain!.

Eta aldean zeraman makila bat hartuta, makilkazoka hasi zen txakurraren aurka.

Txakurra zaunkaka eta zarataka entzutean, jabea azaldu zen.